Legazpiko eguneko zentroa gizarte zentroan dago kokatuta
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, adineko pertsonentzako 61 plaza berri prestatuko ditu 2017an zehar. Plaza berri horietako 30, egoitzatan egokituko dituzte, tartean Lazkaokoan. Errenteria, Bidasoa, Zumaia eta Oairtzungo egoitzetan ere sortuko dituzte plaza gehiago. Beste 31 plaza berri eguneko zentrotan prestatuko dituzte, eta Legazpikoa izango da plaza berriak izango dituenetako bat, Andoain, Eibar, Hondarribia, Pasaia, Errenteria, Buruntzaldea eta Arrasatekoekin batera.
Legegintzaldi osoan 300 plaza berri sortzea aurreikusten du foru aldundiak, eta progresiboki egiten ari dira: iaz 50 sortu zituzten egoitzatan eta 49 eguneko zentrotan; aurten aipatutako 61 horiek; eta 2018an eta 2019an beste 140 plaza berri izango dira. Plaza berriekin itxarote-zerrendak murriztuko dira.