Bellotako langile batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu
Banaketa biltegia itxiko dute zerbitzua azpi kontratatu ostean
Legazpiko Bellota lantegiko langile batzordeak protestak deitu ditu biharko eta etzirako. Elkarretaratzeak egingo dituzte 13:00etatik 14:00etara fabrikako sarreran. Goizeko langileei elkarretaratzearen lehenengo ordu erdian bertaratzea eskatu diete eta arratsaldeko txandakoei bigarren ordu erdian. Langileen protestaren zergatia banaketa biltegiaren itxiera da, itxiera hori banaketa azpi kontratatzearen ondorioa dela diote. Neurri hau etorkizun hurbilean enpresak hartu ditzakeen bestelako neurrien ataria izan daitekeenaren susmoa ere badute.