Juantxo Skalari, General Levy eta Sara Lugo izango dira Legoreggae-ko izarrak
Martxoaren 25ean egingo dute jaialdia Legorretan
Legorretako Gazte Asanbladak antolatutako Legoreggae jaialdia martxoaren 25ean izango da. Hirugarren edizio honetarako artista zerrenda eta kartela prest dute. Goi mailako reggae musika jaialdia izango da; Euskal Herriko talde onentsuenak ekarriko dituzte, baina baita Europan sona handia duten artistak ere.
Aurtengo kartela
Legoreggae eguna karropotearekin hasiko dute. Tolosako Ziribulio Sound System izango da kaleak girotzen. Jaialdiari 22:00etan emango diote hasiera eta artista ugari izango dira: jamaikar eragina duen reggae-ska estiloko MG banda bizkaitarra, rap-reggae musika lantzen duen Kulto Kultibo talde irundarra eta Legoreggaen aurretik ere izandako Revolutionary Brothers.
KartelburuaSara Lugo artista alemaniarra, Juantxo Skalari and Rude Band –lehengo Skalariak taldeko hainbat kidek osatutakoa– eta Ingalaterrako General Levy artista «handia» izango dira.
Sarrerak salgai
Legoreggae jaialdia Harripila kiroldegian izango da eta sarrerak 8 euroan daude dagoeneko salgai: Legorretan bertan, gaztetxean, Ezkizun eta Olason;?Ordizian, Sugaar, Leize eta Kirkil tabernetan; Beasainen, Koioten; eta Tolosan, Denak tabernan. Internet bidez www.ticketea.com webgunean daude salgai. Sarrerarekin, disko bat oparituko dute.