Murumendin hilda aurkitu dute desagertutako Beasaingo gaztea
Murumendin hilda aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen Beasaingo gaztea. Larrialdi Zerbitzuek 05:00etan hasi dituzte bilaketa lanak Usurbe inguruan, eta bilaketa taldeak Murumendin aurkitu du 19 urteko gaztearen gorpua.
Bart gauean eman zuten haren senideek desagertzearen berri, goizaldeko 02:00ak aldera, etxera iristen ez zela ikusita. Gurutze Gorriak deta DYAk bilaketa lanak hasi dituzte goizaldean, eta Ertzaintza eta Babes Zibila batu zaizkie. Gaztearen kotxea bilatu eta gero, Usurbe inguruan hasi dira bilaketan, eta goizeko lehen orduan topatu dute.