Berezkoen Gipuzkoako Txapelketarako hautaketa probak egingo dituzte igandean, Idiazabalen
Hilabete eskas falta da esku huskako Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa hasteko, eta igande honetan, bertan parte hartzeko hautaketa probak egingo dituzte Idiazabalen. Txapelketa horretan 2. urteko pilotari alebinek eta pilotari infantilek jokatzen dute, buruz buru.
Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketatik zuzenean sailkatuko dira hainbat pilotari. Gainontzekoek berriz, hautaketa proba pasa beharko dute. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan izango dira proba horiek, igandean. Alebin mailako pilotariek 10:00etan dute hitzordua, eta infantil mailakoek 11:00etan.
Zuzenean sailkatutako pilotarien artean, bi goierritar daude, LAPKE taldeko Zubizarreta eta Irribarria. Hautaprobetan berriz, infantil mailako 14 jokalari (tartean LAPKEko Garcia eta Belauntzaran) eta infantil mailako 18 (tartean LAPKEko Goikoetxea eta Goierriko Ibarluzea) ariko dira, nor baino nor.