Lupe Lekuonaren ipuin kontaketarekin hasiko dira Legazpiko udal liburutegian martxotik abendura bitartean egiten diren saioak. Kontaketa ostiralean izango da, 18:00etan, eta 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.
Legazpiko liburutegian betidanik egin duten ekintza da. Haurrei zuzendutako eskolaz kanpoko ekintzak bi helburu nagusi ditu: liburutegia ezagutu bertako baliabideak ezagutzera emanda eta irakurketa txiki txikitatik suspertzea.
Aurten ostiralean hasi, eta abendura bitartean hiru eta bost kontaketa artean egingo dituzte; udan etena egingo dute. Bi saio mota daude, 3-5 urte arteko haurrei zuzendutakoak eta 5 urtetik gorakoentzat prestatutakoak. Udal liburutegitik ohartarazi dutenez, «nahiz eta etorri ohi direnek ondo dakiten, komeni da gogoratzea garrantzitsua dela ipuin kontaketetara garaiz etortzea, behin hasiz gero ezin baita gelara sartu».
Ekintza gehiago liburutegian
Ipuin kontaketak ez dira Legazpiko udal liburutegian burutzen diren ekintza bakarrak. Idazleekin solasaldiak egiten dituzte gazteei eta helduei zuzenduta, irakurketa gidak ateratzen dituzte hala Gabonetan nola udan, Irakurri-Gozatu-Oparitu egitasmoa burutuko dute aurtengoan euskaraz irakurtzen duen orori deskontu txartelak eman eta Legazpiko liburu dendetan euskarazko liburuak %30 merkeago erosi ahalko dituzte. Bularretik Mintzora ekimenean ere parte hartzen dute 2009tik