Anjel Osinalde gogoan izan dute Segurako ehiza txapelketan
Pasa den larunbatean Segurako ehiza txikiko txapelketa jokatu zen. “Eguraldi ederra baina erabateko pozik ez ehiztarien artean. Bezperan, gaixotasun luze baten ondoren, Anjel Osinalde zendu zitzaigun, txapelketa honen sustatzaile eta hainbat mahai inguru eta tertuliatan, ehizaz, arrantzaz eta naturaz zuen esperientzia eta jakinduria, trasmititu eta gozarazi zigun Laguna. Eskerrikasko Anjel eta une latz hauetan besarkada bat familiari”.
Goizeko bederatzietan, Anjelen oroimenez, minutuko isilunea gorde zuten ehiztariek eta antolatzailek, segidan denak mendira abiatu zira. Eguerdiko hamabiak bitartean lehia gogorra izan zuten ehiztari eta eperrek, eta amaieran honako emaitzak bistaratu ziren: txapeldun, Iker Aldasoro (6 eper), bigarren Joxemiel Aldanondo (5 eper), hirugarren Joxemari Agirre (3 eper) eta beteranoetan txapeldun Pako Muñoa (2 eper). Aipatu ditudan lau ehiztari hauek ordezkatuko dute Txoritegi elkartea datorren apirilaren 29an, Zanbranan, ospatuko den zonaldeko txapelketan.