Emozio gutxi Goñi txapelketako lehen partidetan
Atzo Goñiren omenezko txapelketako lehen partidak jokatu zituzten Beloki pilotalekuan. Emozio gutxi egon zen. Lau t’erdikoan, Alberdik 22 eta 7 irabazi zion Rioli. Binakakoan, berriz, Salaberriak eta Gorrotxategik 22 eta
Atzo Goñiren omenezko txapelketako lehen partidak jokatu zituzten Beloki pilotalekuan. Emozio gutxi egon zen. Lau t’erdikoan, Alberdik 22 eta 7 irabazi zion Rioli. Binakakoan, berriz, Salaberriak eta Gorrotxategik 22 eta 9 irabazi zieten Elezkano I eta Aizpururi. Ikusleen artean bi profesional egon ziren: Danel Elezkano eta Xabier Erostarbe. Datorren asteazkenean, 18:30ean, final laurdenetako bigarren kanporaketa jokatuko da. Etxeberriak Expositoren aurka jokatuko du eta ondoren Santxok eta Quina zumarragarrak Larrañaga eta Perezekin neurtuko dituzte indarrak. Lehenago, bihar bertan, Euskal Ligako finalerdiak jokatuko dira. Usurbilgo Pagazpe klubeko Quina zumarragarrak Danak Bat taldearen aurka jokatuko du.