Oiangu Euskal Herriko pala motzeko finalerdietan
Luzuriaga-Garridok eta Ibarguren-Andonegik EH Ligako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan
Aitor Luzuriaga eta Jose Manuel Garrido, eta Xabier Ibarguren eta Azeari Andonegi Oianguko bikoteek, EH Ligako finalerako txartela lortzeko lehiatuko dira asteburu honetan, pala motzez. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa.
Luzuriagak eta Garridok, taldeko buru amaitu dute ligaxkan eta Sopelako Kureneren kontra neurtuko dituzte indarrak, bizkaitarren etxean. Larunbatean, 12:00etan jokatuko dute. Ibargurenek eta Andonegik, berriz, etxean hartuko dituzte Oiartzungo Txost taldekoak. Larunbatean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan izango da norgehiagoka. Goizeko 10:00etan hasita hirugarren partida.
Aurretik, Udaberri txapelketako bi partida jokatuko dira Ordizian, paleta larruz. Lehenengoan, Unai Alberdik eta Iñaki Aranburuk, eta Aitor Otegik eta Gorka Berasategik osatutako bikoteak ariko dira elkarren aurka. Bigarrenean, Debako Euskal Jolasekoak hartuko dituzte Iñaki Agirrek eta Josetxo Erizek.