Inauteria ari dira ospatzen Lazkaon, Gazte Asanbladak antolatuta
Badirudi Lazkaoko gazteak inauteriak amaitzeko penaz daudela eta egun osoko egitarau prestatu du Gazte Asanbladak, gaurko egunerako, beraz mozorroak jantzi eta goiz-goizetik kalera atera dira. 12:00etan elkartu dira, plazan, leheneik eta behin Azketa eta Sotoren arteko apustua burutu dute. Frontenisean lehenengo eta korrikan ondoren. 13:00a aldera trikitilariekin poteoa egin dute eta jarraian, bazkaltzera joan dira. 80 ba lagun elkartu dira.
Arratsaldean berriz ere herrira egingo dute buelta eta txarangarekin kaleak girotzen arituko dira. Iluntzean berriz, karaokea egingo dute.