Legorretan inauteria ospatzen ari dira
Inauterien ospakizun ofiziala joan den astebukaeran izan bazen ere, Legorretako Gazte Asanblada gaur ari da ospatzen inauteria. Goizean ume jokoak eta buruhandiak izan dituzte. Ondoren txupinazoa bota eta haragi gixatu lehiaketari eman diote hasiera. Arratsaldean berriz karropoteak girotu ditu kaleak eta 23:00etatik aurrera Zaparra eta Klub trontza taldeen kontzertua.