Loinaz txirrindulari elkarteak kadeteen talde berria aurkeztu du
Beasaingo Loinaz txirrindulari elkarteko kadeteek babesle berria izango dute hemendik aurrera eta taldearen aurkezpena egin dute gaur Beasainen. Caja rural izango da babesle berri hori, Ikolan lanaldi eta Beasaingo Udalarekin batera.
Toki desberdinetako 14 txirrindularik osatzen dute taldea; Ander Galpasoro, Beñat Osoro eta Adur Barandiaran ataundarrek, Beasaingo Iraitz Mendizabal, Andres Arratibel eta Iker Gozalok, Lazkaoko Iker Barandiaranek, Zaldibiako Aimar Ayestaranek, Joanes Telleria segurrak, Idiazabalgo Gaizka Aranburuk eta Ordiziako Julen Tejeriak, Aitor Martin eta Enaitz Ayerbek.
Gaur arratsaldean Usurbeko 35. proban parte hartuko dute 14 txirrindulari gazteek. MIkel Etxeberriaren omenez egiten den 25.a da. Beasainen izango ditu irteera eta helmuga probak eta 40 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.