![IMG_5820](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/03/IMG_5820.jpg)
Neurketa benetan zirraragarria Ordiziako Biok2.com saskibaloi taldeko mutilek, Baskoniaren aurka jokatu dutena, Majorin. Baina gasteiztarrak gehiago izan dira, alde fisikoari dagokionez batez ere eta bisitarientzat izan da garaipena, 75 eta 81 egin baitute.
Orain arte lortutako hamabi garaipenekin egin dute salto Ordiziako jokalariek kantxara, hamahirugarrenaren bila, baina Baskonia indartsu bat aurkitu dute parean. Partidaren lehenengo laurdena gasteiztarrentzat izan da, 16 eta 24 egin dute. Bigarren laurdenean, ordiziarrek partidari buelta eman diote eta 39-32 markagailuarekin joan dira atsedenaldira. Etxekoak aurretik joan arren, oraindik erabakigarria izan zitekeen laurden baten faltan zeuden. Ordiziarrak aurretik mantendu dira nahiz eta partida amaitzeko 5 minuturen faltan, gasteiztarrak aurre egin dieten eta 66-67 jarriz markagailua. Hortik aurrera, ordiziarrek ahalegin guztiak egin dituzten arren ez dute lortu Baskonia garaitzea eta 75-81 amaitu dute partida.
Taldeak eskatu bezala, zaleek erantzun dute eta Majori bete egin da. Izan ere, bi taldeak lider eta puntuetan berdinduta iritsi dira gaurko neurketara. Hortaz, bi taldeentzat oso egun garrantzitsua zen gaurkoa.