Xera beka, Xera sariaren ordez
Urretxu eta Zumarragako udalek Xera beka sortu dute, Xera sariaren ordez. Sari hau emakumearen eskubideen alde lan egiten duten emakume eta taldeei eman diete eta bere bidea egin duela ikusi
Urretxu eta Zumarragako udalek Xera beka sortu dute, Xera sariaren ordez. Sari hau emakumearen eskubideen alde lan egiten duten emakume eta taldeei eman diete eta bere bidea egin duela ikusi dute. Hori dela eta, pauso bat ematea erabaki dute eta beka izatera pasa da.
Ikerketa beka honen helburua Urretxu eta Zumarragako emakumeek bete duten paperaz datu berriak argitaratzea edo dauden datuetan sakontzea da. Herriko emakumeen ekarpena ezagutzera eman nahi da, alegia. Beka norbanakoek edo taldeek eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa, antropologikoa… izan daiteke.
Eskatzaileek lan proiektu bat aurkeztu behar dute, gehienez 15 orrialdetakoa, apirilaren 6rako. Beka 6.000 eurokoa da eta aukeratutako proiektua abenduaren 15erako aurkeztu beharko da. Oinarriak astelehenean argitaratuko dituzte bi udalen webguneetan.