Julen Dorronsoro izan zen helmugan azkarrena, Markel Rodriguezen aurretik. Andres Arratibel izan zen lehenengo beasaindarra

Mikel Orbea (3.), Julen Dorronsoro (1.) eta Markel Rodriguez (2.) podiumean.
Babesletza eta jantzi berria estreinatu zuen taldeak larunbatean Caja Rural Ikolan Beasainek, eta indartsu hasi du aurtengo txirrindulari denboraldia. Usurbe Proban taldekako sailkapena irabazi baitzuen goierritarrek osatutako taldeak. Sailkapen orokorrean ere aurrean ibili ziren Goierriko txirrindulariak: Enekoitz Azparren zazpigarrena izan zen eta Andres Arratibel zortzigarrena. Elkarrekin sartu ziren biak helmugan.
Julen Dorronsoro irabazle
Dena den, helmugan lehenengoa sartzen Limousin Kartoiak Oriako taldeko Julen Dorronsoro izan zen; 10 segundo beranduago iritsi zen Gaursa Renault Elorrio taldeko Markel Rodriguez. Mendiko saria Rodriguezek jaso zuen.
Mariano Aranbururen argazkiak: