Goierri Birzirik plataformak Aldundiaren egoitzara eramango du protesta
Mutiloako zabortegiaren proiektua “inposaketa hutsa” dela salatu du plataformak, eta “herri borondatea zanpatua” izan dela. Hala, “Mutiloako Udala presiopean” jarri dutela eta GHK ez diela kaltetutako udalei erantzuten salatu dute. Goierritik joateko autobusak antolatu dituzte; joateko asmoa dutenek, elkartearekin harremanetan jarri behar dute, goierribirzirik@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita.
Goierri BirZirik herri plataformak Donostiara eramango du Mutiloako zabortegiaren aurkako protesta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza aurrean bilduko dira “prentsaurreko masiboa” egiteko. Goierritik ahal den jenderik gehiena joatea nahi dute, agerraldi jendetsua egiteko asmoz. Bilkura igandean izango da, 12:00etan, Gipuzkoa plazan.