Izaro Rubio ordiziarra izan da azkarrena helmugan. Urretxu-Zumarragako Ikastolak talderik jendetsuenaren saria jaso du.
Goierriko Hitza
Goierri
Aldarrikapena, festa giroa eta kirola uztartuz, Lilatoiaren 28. edizioa egin zuten atzo, Donostian. Guztira, 4.800 korrikalarik egin zituzten ibilbideko 5 kilometroak, eta horietatik ia 900 izan ziren goierritarrak. Helmugan, Izaro Rubio ordiziarra izan zen azkarrena. Urretxu-Zumarragako Ikastolak berriz, taldekako saria jaso zuen, Lilatoiko talderik jendetsuena osatu dutelako, 120 lagun elkartuta.
Lasterketaren jarraipen berezia eta argazki galeria egin ditu Irutxuloko Hitzak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.