Marka politak lortu dituzte Ordiziako igerilariek astebukaeran
Igeriketari dagokionez, Zaragozatik albiste onak iritsi dira Goierri aldera. Eneko Ayerza ordiziarrak, Gipuzkoako junior mailako selekzioaren deiari erantzunez, Zaragoza Meeting lehiaketan parte hartu du eta, honako emaitzak lortu zituen: 100m libretan 55”68, bere markatik 4 hamarrenetara geldituz, 50m libreetan, 25”96, nahiz eta irteera txarra egin. Bukatzeko 200 m libretan, 2’03”04-tan gelditu zuen kronometroa, bere 50metroko igerilekuan duen marka hobetuz.
Bestalde, Ordiziako Majori kiroldegian, alebin, benjamin, KZL mailako neguko ligako igeriketa jardunaldiak burutu dira astebukaeran. Ordiziako igeriketa taldeko igerilarie gaztetxoenei dagokionez, maila polita erakutsi zuten. Bestalde alebinak ere ederki aritu ziren; Gipuzkoako udako txapelketarako pasea lortu zuten Ordiziako hiru igerilarik 400 metro estiloko gutxieneko marka lortuta. Txapelketa bereko 100metroetarako ere hiru igerilari sailkatu dira.