Panda Raid-eko gidariak Boudnib-eko kanpalekuan dira, 2. etapa eginda
Desertuan barrena dabiltza Panda Raid lasterketako goierritarrak. Igandean iritsi ziren Marokora, eta 250 kilometroko lehen etapa egin zuten, Nador eta Tissaf artean. Gaur berriz, Tissafetik abiatu da bigarren etapa, eta desertuan barrena ibili eta gero, dagoeneko iritsi dira Boudnib-eko kanpalekura iritsi dira. Bidean “nahikoa hauts” jan dutela azaldu dute.
Bihar hirugarren etapari ekin beharko diote Goierriko bost autoek. Boudnibetik Merzougara joan beharko dute, “ibilbideko etaparik zailenetakoa” izendatu duten honetan. Bidean zehar lehortutako 20 erreka pasa beharko dituzte, eta are asko pasa beharko dute. Azken zatia lasaiagoa da, eta dunetan barrena ibiliko dira gidariak.