Surfin Kaos eta nesken taldea, Martxoan Bertsoako finalera
Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako lehen bi kanporaketak jokatu dituzte. Surfin Kaosek ostiralekoa irabazi zuen eta nesken taldeak larunbatekoa. Ostiralean, Urretxuko Apatxe tabernan, bi taldek neurtu zituzten indarrak. Aitor Urbieta, Gorka
Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako lehen bi kanporaketak jokatu dituzte. Surfin Kaosek ostiralekoa irabazi zuen eta nesken taldeak larunbatekoa.
Ostiralean, Urretxuko Apatxe tabernan, bi taldek neurtu zituzten indarrak. Aitor Urbieta, Gorka Santesteban eta Beñat Jauregik alde batetik eta Iñaki Larrañaga, Antton Fernandez eta Aitor Lizarazuk bestetik. Lehenengoak nagusitu ziren. Urbieta eta Jauregi zarauztarrak direla esan beharra dago.
Larunbateko kanporaketan, berriz, hiru taldek parte hartu zuten: Asier Iriondo, Ane Beloki eta Julen Agirreburualde legazpiarrenak, Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Gaizka Oiartzabalenak eta Iraitz Sarasola, Amaia Iturriotz eta Sara Bidarterenak. Azken hauek lortu zuten finalerako txartela.
Hirugarren eta azken kanporaketa ostiral honetan jokatuko dute, 23:00etan, Urretxuko Fox tabernan. Bilboko talde batek, Lesakako talde batek eta Beñat Torres, Maialen Akizu eta Gorka Azkarateren taldeak parte hartuko dute. Finala, berriz, martxoaren 25ean izango da, gaztetxean. ?Saioak 23.00etan hasiko dira.
Larunbatean, berriz, Potoshop taldeak Herriarteko Txapelketako bigarren saioa jokatuko du: 20:30ean Amalurren. Afarirako txartelak Urretxuko kultur etxean, Motzen, Apatxen eta Gaztelekun daude salgai.
Hilaren 17an beste bi ekitaldi egongo dira, Urretxuko gaztetxean. 20.00etan Autobiographikal taldearen poesia antzerkituaz gozatzeko aukera egongo da. 23.00etan, berriz, Bertxortan taldeak seriotasunari barre egiteko bideak proposatuko ditu.