Txindoki taldeko bi atleta Espainiako Txapeldun jaurtiketan
Txindoki Atletismo Taldekoak zorioneko daude, asteburuan taldeko bi atletak Espainiako Txapelketan izandako emaitzei esker. Izan ere, Joseba Berasain eta Ane Torres jaurtitzaileek, urrezko domina bana lortu dute asteburuan, Valentzian.
Junior mailan aritu dira biak. Berasainek 16,15 metroko marka egin zuen pisu jaurtiketan. Ane Torresek berriz, 13,41 metroko jaurtiketa egin zuen. Marka pertsonala ez ezik, Euskadiko junior eta promesa mailako marka berria ere bada, eta baita Txindoki taldeko errekor abosulutu berria ere.