Beasainen aliantza feminista sortu dute Goierriko Zubiak, Kontzientzia Morea eta Oriako Lamiak taldeek
Beasaingo hiru talde feministek, Goierriko Zubiak, Kontzientzia Moreak eta Oriako Lamiak, indarrak eta energiak batuz, aliantza feminista sortu dute, “talde bakoitzak bere nortasuna, askatasuna edo autonomiarik galdu gabe”.
Gaur egin dute aliantzaren aurkezpena Beasaingo udaletxean, Irma Arnaiz zinegotzia eta Berdintasun saileko Eli Manterola teknikaria ondoan zituztela.
Aliantzaren oinarrizko helburua, “gure jendartean nagusi den heteropratriarkatuaren aurka borroka egiteko indarrak batzea” da.
Aliantza berria eta Emakume Langileen Nazioarteko eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte egunotan Beasain, Berdintasun sailarekin elkarlanean.
- Bihar, 19:00etan, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
- Ostiralean, 17:30ean, Invisibles dokumentala eskainiko dute Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Ondoren, solasaldia egingo dute. Jarraian, Loinazko San Martin plazan elkarretaratze-performancea egingo dute “ikustezina ikusgarri egiteko”.