Gure Esku Dagok 'Bidea' dokumentala aurkeztuko du lau herritan
Gure Esku Dago mugimenduak 2016an Goierrin egindako herri galdeketaren inguruan dokumentala eskainiko du datozen asteetan, Goierriko lau herritan. Helmugarik garrantzitsuena BIDEA denean lanak, galdeketen antolaketan jardun zuten goierritarren bizipenak jasotzen ditu, “galdeketa historiko baten istorioa” osatuz.
Datozen egunetan, Ordizian eta Beasainen eskainiko dute. Hurrengo asteburuan berriz, Ormaiztegin eta Ataunen.
EMANALDIAK · Ordizia. Martxoak 9, osteguna, 19:00etan, Barrena jauregian. · Beasain. Martxoak 11, larunbata, 11:00etan, Igartza jauregian. · Ormaiztegi. Martxoak 16, osteguna, 19:00etan, kultur etxean. · Ataun. Martxoak 17, ostirala, 19:30ean, Herri Antzokian.