Cesario de la Presa iazko Olaria Saria. Argazkia: Josu ALtzelai
Santikutz jaietan, maiatzaren 3an hain zuzen, emango dute aurtengo Olaria saria Ezpata-dantza ekitaldian. Hautaketa prozesua martxan jarri dute jada eta hemezortzi hautagai aurkeztu dituzte. Behin betiko erabakia martxoaren 29ko osoko bilkuran hartuko dute.
Hautagaiak honakoak dira: Legazpiko Memoria Historikoa berreskuratzeko batzordea, Burdinola, Felix Ibargutxi, Jose Antonio Azpiazu, Jon Odriozola, Legazpiko Musika Banda, Santikutz abesbatza, Alaitasun errondaila, La Salle eskubaloia, Mesedetakoaren Lagundia, Floren Gutierrez, Haztegi ikastolako jaiotza boluntario taldea, Sorgintxulo aisialdi taldea, Ilintxa kirol elkartea, Haztegi ikastola, Jose Mari Urtzelai, Patxi Otaegi eta Eva Ripa.
Epaimahaia osatuko dute Legazpiko alkate Koldobike Olabidek, udalbatzako alderdi politiko bakoitzeko ordezkari batek, Cesario de la Presa iazko Olaria saria eta Nekazari elkarteko, Katagorri elkarteko zein Erraldoien konpartsako kide banak.
Datorren astean ekingo diote aukeraketari. Lehenengo bozketa batean boto kopuru gehien jasotzen dituzten bi finalistak hautatuko dituzte eta bigarren bozketa bat egingo dute bietako bat aukeratzeko; berdinketa balego, alkatearen botoak erabakiko du edo ex aequo emango dute saria.