Ospitaleko langileek pribatizazioen aurkako kontzentrazioa egin dute
Zumarragako ospitaleko langileek pribatizazioen aurkako kontzentrazioa egin dute eraikinaren aurrealdean. Kontzentrazioa Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute, erkidego mailan. Sindikatuek Osakidetzak Urdulizko ospitaleko lentzeria zerbitzua eta
Zumarragako ospitaleko langileek pribatizazioen aurkako kontzentrazioa egin dute eraikinaren aurrealdean. Kontzentrazioa Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute, erkidego mailan.
Sindikatuek Osakidetzak Urdulizko ospitaleko lentzeria zerbitzua eta sukaldea eta Lezako ospitaleko garbitegia pribatizatu nahi dituela, zerbitzu informatikoa azpikontratatu nahi duela eta Eibarko ospitale berrian hainba zerbitzuk kudeaketa pribatua izatea nahi duela salatu dute.
Osakidetzak pribatizazioaren aldeko apustu estrategikoa egin duela uste dute eta pribatizazioa nagusi den herrietan desorekak oso handiak direla salatu dute. “Pribatizazioa 350 milioi kostatzen zaio urtero Osakidetzari. Eraginkortasuna aipatzen dute, baina gezurra da. Garbiketa zerbitzuaren pribatizazioak bakarrik azpikontratatutako pertsona bakoitzeko 5.000 euroko gainkostua dakar”.
Bestalde, Tolosaldeko egoera “eskandaluzkoa” dela esan dute. Izan ere, bertan ez dute ospitale publikorik. Jaurlaritzak sindikatuekin hitzartutako akordioak ez dituela betetzen salatu dute, gainera.