Umore Ona abesbatza eta Jakintza eta Urdanetako ikasleak batera aritu dira kantuan, jaialdi berezian. Partekatzeko ekintzak sustatzea du helburu Hiri Hezitzailea programak
Belaunaldien arteko elkartrukea sustatzeko asmoz, jaialdi berezia egin zuten asteartean Ordiziako Zuhaizti zentroan. Umore Ona abesbatzak, Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko ikasleek, bakoitzak bere saioa egin zuen lehenengo eta amaieran hiru taldeek batera Urbietaren
Udaberri abestia kantatu zuten. Bestalde, Garaguneko eta eguneko zentroko erabiltzaileak ere bertan izan ziren. Hiri Hezitzailea programaren barruan antolatutako ekimena da.
Lehenengo aldiz 2010ean egin zuten jaialdi berezia eta urtetik-urtera garatzen joan den ekimena da. Dena den, beste hainbat ekintza ere partekatzen dituzte Ordizian belaunaldi desberdinetako eragileek, elkarte eta eragileen arteko harremana hobetze aldera: joko txapelketa, pintxo lehiaketa, irteerak eta solasaldiak, besteak beste.
Helburuak
Herritarren arteko harremanak estutu eta elkarlanean ekimen hezitzaileak sortzeko helburuarekin abiarazi zuten, 2008an, Ordizian, Hiri Hezitzailea proiektua. Aurreneko pausuak Ordiziako Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntza departamentuak eman zituen Belen Maiza zinegotziaren ekimenez.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen babespean, lehen lan ildoak zehaztu ziren, eta jendaurreko aurkezpena egin zen 2008ko urtarrilean. Hiri Hezitzailearen eredu teorikoaz aritu ondoren (
Udalerrian ikasi,
Udalerriarengandik ikasi eta
Udalerria ezagutu), 2009an Ordiziaren diagnostikoa egin zen hainbat eragilerekin, gaur egunera iristeko lehen oinarriak finkatuz. Harrezkero, ibilian-ibilian, urrats asko egin dira