Ander Quinak Goñiren omenezko txapelketako partida irabazi du
Ander Quina zumarragarrak Goñi txapelketako partida irabazi zuen asteazkenean, Santxorekin. 22 eta 14 irabazi zieten Larrañaga eta Perezi. Quinak atzean jokatu zuen eta oso maila ona eman zuen. Finalerdietako partida
Ander Quina zumarragarrak Goñi txapelketako partida irabazi zuen asteazkenean, Santxorekin. 22 eta 14 irabazi zieten Larrañaga eta Perezi. Quinak atzean jokatu zuen eta oso maila ona eman zuen. Finalerdietako partida hilaren 29an jokatuko dute, 18:30ean, Salaberria eta Gorrotxategiren aurka.
Lau t’erdiko partidan, berriz, Peio Etxeberriak 22 eta 9 irabazi zion Expositori.
Datorren asteazkenean final laurdenetako hirugarren saioa jokatuko da. 18:30ean, Beloki pilotalekuan. Arangurenek Egigurenen aurka jokatuko du eta Labaka eta Garmendiak Urbieta eta Olaizola IIIrekin neurtuko dituzte indarrak.