Langile bat hil da Zegaman telefono posteak jartzen ari zela
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, langile bat hil da gaur goizean Zegaman telefono posteak jartzen ari zela konortea galdu ondoren.
LAB sindikatuak salatu egin du langilearen heriotza, laneko istripu “ez traumatikoa izan arren. Lan istripu guztien atzean “langileen lan baldintzak eta langilegoaren bizimodua” dagoela esan du sindikatuak. Halaber, zendutako langileak RM enpresarako lan egiten zuela jakinarazi du; RM enpresa Cotronic-en azpikontrata bat da, eta horrek Telefonica-rentzat egiten du lan, LABek azaldu duenez.