Legazpiko Stock Azokan hamar saltokik parte hartuko dute
Azokan egingo dute larunbatean 10:00etatik 20:00etara
Ilinti merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du etzikoa. 10:00etatik 20:00etara irekiko dituzte Azokan jarriko dituzten postuak. Legazpiko hamar saltokik euren produktuak eramango dituzte.
Stock Azokan honako saltokiek parte hartuko dute: Poxpolin eta Urkiola haurren arropa dendak, Urcelay e Idoia oinetako dendak, Eider Kirolak, Egoki osagai denda, Nahigo y Kuka’s arropa dendak eta Jokine zein Nuñez lentzeria dendak.
Etzi saltokietan erosten diren produktuak ezingo dira aldatu. Orain artean harrera ona izan dute Legazpin egindako Stock Azokek. Saltzaileentzat dendetan duten soberakinei bidea emateko aukera da eta erosleentzat maukak topatzekoa. Egun Ilintiren barruan 49 saltoki daude.