Joan den edizioko irudia
Beste behin, Ordizia K.E. Urpekoak, E.H.U.I.F-ren laguntzarekin eta Ordiziako Udala babesarekin, martxoaren 11an laugarren Ordizia Urpekoak Saria antolatu du.
Txapelketa, Majori Polikiroldegiko igerilekuan ospatuko da. Ekitaldian, estatu mailako 7 talde ezberdinek parte hartuko dute; hala nola, Nafarroako 2 talde, Aragoako 1, Valentzia Erkidegoko 1, Balearretako 1 eta Euskadiko 2, guztira 180 igerilari inguru batuz. Igerilari hauen artean Espainiako selekzioarekin Europa zein Munduko txapelketetara joan diren hainbat igerilari aurkitu ahal izango ditugu. OKEU-ko igerilarien artetik Fernando Fernandez eta Aitor Urkiola azpimarratzen ditugu, denboraldi bikaina egiten hari baitira eta larunbatean ere erakustaldi ederra eman baitezakete.
Txapelketan, parte-hartzaile bakoitzak bi proba egin ahalko ditu erreleboaz gain. Gainera, txapelketa bi jardunaldietan zatituko da: lehena, larunbat goizean 10:00etatik-13:00etara eta bigarrena, 16:30tatik-18:30tara.
Txapelketako probeei dagokienez, lehenengo jardunaldian 50m urazaletik, 400m urazaletik, 400m murgilaldian eta 200m urazaletik probak igeri egingo dira; eta bigarren jardunaldian, 100m murgilaldian probaz gain goizean igeri egindako proben finalak egingo dira. Jardunaldiko proba guztiak amaitutzat emateko 4x100m urazalean errelebo mistoa egingo da non 2 mutil eta 2 neskek osatuko duten talde bakoitzeko ordezkaritza.
Txapelketa amaieran banatuko diren dominen banaketa bideratzeko, CMAS tablaren arabera egingo da bi probetan lortutako puntuen batuketa eginez. Dominak sailkapenean geratu diren lehengo hiru neska eta hiru mutilei emango zaizkie. Bigarren eta hirugarren postuan geratu diren igerilariei kopa bana emango zaie eta lehengo postuan geratutako neska zein mutilari kopaz gain txapela bat emango zaie.
Ordizia K.E. Urpekoak taldeak, ahalegin guztiak egingo ditu txapelketan parte hartu behar duten O.K.E.U-ko 50 igerilariekin, probetan ahalik eta puntu gehien lortzen sailkapeneko lehen postuetan sailkatu ahal izateko.