Otsaileko egutegiko txokoa Korostadi Txiki da
Erosketa txartela Oihana Ugartek eraman du; 71 lagunek eman dute erantzun zuzena
Legazpiko Udalak egutegiko otsaileko txokoa Korostadi Txiki dela iragarri du. Lehiaketan 71 erantzun jaso dituzte eta ondoren egindako zozketan Oihane Ugarteri egokitu zaio Legazpiko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela.
Korostadi Txiki Aierdi-Beainen dago. Barrendiolako urtegiaren ertzetik joanda, ezker aldean Beain aldera doan pista hartu behar da eta gora eginda, lauan doan bidetik errekaraino jo. Ibai ertzetik joanda Korostadi Txikiko ur jauzira iritsi ahal da; jauziak hiruzpalau metroko altuera du.
Martxokoa martxan
Martxoko lehiaketa abian da. Udaletik aurreratu dute txokoa Arantzazuko erromesen bidean dagoela eta bertatik Txindoki mendia ikusten dela.













