Pilotalekuko aldagelak eta Lierniko plaza egokitzea dira Mutiloaren erronkak
Udalak 550.000 euroko aurrekontua onartu du 2017rako. Baserri bideak konpontzea, led argiteria jartzea, ura mendi publikora eramatea eta presa ingurua egokitzea ere aurreikusten diraMutiloako Udalak otsailaren 21eko udalbatzan onartu zuen 2017ko udal a...
Udalak 550.000 euroko aurrekontua onartu du 2017rako. Baserri bideak konpontzea, led argiteria jartzea, ura mendi publikora eramatea eta presa ingurua egokitzea ere aurreikusten dira
Mutiloako Udalak otsailaren 21eko udalbatzan onartu zuen 2017ko udal aurrekontu proiektua; 550.000 euroko aurreikuspena. Inbertsioei dagokionean, pilotalekuko komunak eta aldagelak berritzeko eta egokitzeko 30.000 euro aurreikusi dira. Bolatokiko teilatua ere berrituko dute eta bolo jokorako materiala gordetzeko txabolatxoa ere bolatokian bertan jartzeko asmoa daukate. Bigarren inbertsio nagusia Lierniko plaza egokitzea izango da (16.000 euro).Baserri bideak
Baserri bideak konpontzen ere jarraitzeko asmoa dute Muti-loan. 2017an Agitta -Elorritta, Lierni Azpikoa eta Urteaga baserrietakoak berritzea aurreikusten du udalak. 38.000 euro bideratuko ditu horretarako.
Ura mendi publikora eramatea (18.000 euro), argindarra aurrezteko led argiteria jartzea Liernin eta Zelai aldean (6.500 euro), saneamendu lanak (7.000 euro) eta presa ingurua txukuntzea (10.000 euro) ere aurreikusten dira. Biodibertsitatearekin lotuta mina aldean Zeraingo lotura osatzea aztertuko dute.
Dena den, Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak zehaztu nahi izan duenez, diru laguntzen baitan egongo dira proiektuak.