Beñat Atin, Arene Perez, Daniel Fursenko eta Laiene Pikabea irabazle eskolarteko txirrindularitza proban
Larunbatean Beasainen jokatu zen eskolarteko txirrindularitza proba “giro eta eguraldi ezin hobearekin”. Lau mailatako probak izan zituzten txirrindulari gaztetxoek: infantil linea frogatik hasi, ondoren txikienentzat lasterketa herrikoia, gero alebinak eta bukatzeko infantilen erlojupeko proba. Lau taldek hartu zuten parte: Ampo Goierri bultzatzen, Tolosako Limusin, Andoaingo Andoaingo taldea eta Zizurkilgo Danena.
Emaitzak ondorengoak izan ziren:
- Alebin mutilak: 1. Beñat Atin Maritxalar. 2. Urko Vidal Mendia.
- Alebin neskak: 1. Arene Perez. 2. Izaro Zubiarrain.
- Infantil mutilak lineako proba: Daniel Andre Fursenko.
- Infantil neskak lineako proba: Laiene Pikabea.
- Infanil mutilak sailkapen orokorra: 1. Daniel Andre Fursenko. 2. Markel Galparsoro.
Infantil neskak sailkapen orokorra: 1. Laiene Pikabea. 2. Lur Zufiria.