Gorka Aranburu eta Xabier Baltanas garaile Beasaingo Arrano mus txapelketan
Lontxo Leunda eta Iñaki Aranburu beasaindarrak izan ziren txapeldun ordeak
Beasaingo Arrano Kultur elkarteak antolatuko 27. mus txapelketak 91 muslari bikote elkartu zituen larunbatean Loinazko San Martin plaza azpian. Bikote gehienak goierritarrak ziren, 5o. 17 bikote Tolosa aldekoak ziren, 9 bikote Azpeiti-Azkoiti aldekoak eta 8 bikote nafarrak.
Finala Gorka Aranburu eta Xabier Baltanas amezketarrek eta Lontxo Leunda eta Iñaki Aranburu beasaindarrek jokatu zuten Arrano elkartean. Azkenean, gazteek eraman zituzten 1.500 euro eta txapelak; Leundak eta Aranburuk 800 euro eskuratu zituzten.













