Kirola Elkarrekin jardunaldiaren seigarren ekitaldia egin zuten Legazpin, atzo. 400 lagunetik gora parte hartu zuten sei kirol ezberdinetan: mendi martxa, igeriketa eta lehenengoz egin zuten barruko txirrindularitza Bikuña kiroldegian. Desgaitasun intelektualak zituztenak izan ziren parte hartzaile gehienak, beraiekin, halere, desgaitasunik ez duten kirolari asko aritu ziren, baita boluntarioak ere. Eguraldiak lagundu ez arren, egitarauari eutsi zioten eta dantzaldiarekin amaitu zuten eguna Legazpiko Gizarte Zentroan han bertan bazkaldu ondoren.