Elkartasuna eta abentura uztartuko dituzte; ostiralean abiatuko dira Legazpiko Domingo Agirre eskolatik
Aitor Balerdi eta Dani Martin Marokora abiatuko dira ostiralean. Pandemonium Raida egingo dute han. Astebeteko abentura burutuko dute desertuan barrena. Raidak abentura eta elkartasuna uztartzen ditu. Domingo Agirre eskolatik aterako dira ostiral goizean, izan ere, bertako ikasleek zein familiek emandako materiala eramango dute Maroko aldera. Behekoak iazko abenturaren argazkiak dira. Bihar, Goierriko Hitzan Balerdiren eta Martinen adierazpenekin osatutako erreportajea.
Pandemonium Raidean beste bi goierritarrek ere errepikatuko dute aurten. Antxon Garciak osabarekin batera parte hartuko du.