Larunbatean Zumarragako 38. Zuhaitz Eguna egingo dute
Larunbatean Zuhaitz Eguna egingo dute Zumarragan. 2016an jaiotako haurrek eta beraien gurasoek eta Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek parte hartuko dute. Antion elkartuko dira, 11:00etan. Udalak autobusa jarriko
Larunbatean Zuhaitz Eguna egingo dute Zumarragan. 2016an jaiotako haurrek eta beraien gurasoek eta Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek parte hartuko dute. Antion elkartuko dira, 11:00etan. Udalak autobusa jarriko du Antiora igotzeko. 10:30ean irtengo da Elizkaletik. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute eta 12:30ean autobusa herrira jaitsiko da.