Lemnikastaren Goierrik Know how zikloaren barruan, CAF enpresa izango da biharko protagonista, CAFen mendeurrena ospatuko baitute. 1917ko martxoaren 4an sortu zen Beasaingo CAF. Udaletxeko batzar aretoan izango da biharko ordubete inguruko ekitaldia, 1...
Lemnikastaren
Goierrik Know how zikloaren barruan, CAF enpresa izango da biharko protagonista, CAFen mendeurrena ospatuko baitute. 1917ko martxoaren 4an sortu zen Beasaingo CAF. Udaletxeko batzar aretoan izango da biharko ordubete inguruko ekitaldia, 19:00etan hasita eta lau zatitan banatuta. Lehenik eta behin,
CAF, mende bat burdinbidearen zerbitzura erakusketa aurkeztuko dute Juanjo Olaizolak eta Martin Garciak. Larunbatetik aurrera Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan jarriko dute ikusgai, eta datozen as-teetan Lazkaon, Ordizian eta Azpeitian. Ondoren, erakusketa oinarri duen
CAF, mende bat burdinbidearen zerbitzura katalogoa aurkeztuko dute; bertan erosteko aukera izango da. Lemniskatak sortu berri duen Kaierak bildumaren lehenengo zenbakia izango da.
Liburua eta hitzaldia
Ekitaldiaren hirugarren zatian, Juanjo Olaizolak
CAF, mende bat burdinbidearen zerbitzura. 1917-2017 CAFeko historiaren liburua aurkeztuko du. Ondoren,
CAF, 100 urte hitzaldia egingo du Olaizolak.
Trenbidearen ikerlaria eta historiagilea da Juanjo Olaizola, bide estuko trenbideetan bereziki. Euskal Trenbide Museoko bultzagile eta zuzendaria da. Trenbidearen historian aditua da eta argitalpen ugari ditu gai horri buruz argitaratuak.
Andres Arizkorreta
Azkenik, CAFen urteurrenaren harira, hilaren 31n, beste ekitaldi bat izango da, Igartzako jauregian, 19:00etan. Andres Arizkorreta CAFeko presidente exekutiboak CAFen etorkizunari buruz hitz egingo du,
CAF eta etorkizuna hitzaldian.