Ekoscan azterketa gainditu du Legazpiko udaletxeak
Obra-lantaldeak iazko ikuskaritza gainditu ostean, aurreko astean udaletxeak ere gainditu du
- Elektrizitate kontsumoa jaitsi egin da, fotokopiak egiteko gailua gauean itzaltzeko sistema automatikoa ezarri delako eta komunetako korridoreetan presentzia detektoreak jarri direlako.
- Herriko ekitaldi eta txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabili dituzte eta 106 kilogramo plastiko gutxiago sortu dute.
- Garbigunera eraman ordez, 35 ordenagailu zahar gizarte-enpresa bati eman dizkiote berrerabili ditzaten. Hortaz, 245 kilogramo hondakin elektroniko ez dute Garbigunera eraman.
- Paper kontsumoa %38 murriztu da.