Olatz Zugastik kontzertua emango du larunbatean Urretxun
Olatz Zugasti musikari hernaniarrak kontzertua egingo du larunbat honetan, 20:30ean, Urretxuko Labeaga aretoan. Zugastik Ur goiena, ur barrena diskoko kantak joko ditu, besteak beste. Disko hau 2015ean aurkeztu zuen. Bere
Olatz Zugasti musikari hernaniarrak kontzertua egingo du larunbat honetan, 20:30ean, Urretxuko Labeaga aretoan.
Zugastik Ur goiena, ur barrena diskoko kantak joko ditu, besteak beste. Disko hau 2015ean aurkeztu zuen. Bere hitzetan, inoiz egin duen lan pertsonalena da. Izan ere, kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatu zituen.
Aspaldiko urteetan, Zugasti Benito Lertxundiren kontzertuetan aritu da bete-betean harpa, teklatuak eta ahotsa jarriaz. Orain, bakarkako kontzertuak eskainiz, bide berri bat urratzeari ekin dio. Larunbateko kontzertuan, bere azken diskoko abestiez gain, aurreko lau lanetako kantak ere eskainiko ditu.
Kontzertu hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, Laboral Kutxaren laguntzarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan. Kontzertura joateko asmoa dutenek Urretxuko Ederrena pilotalekuko tabernan dituzte eskuragai. Egunean bertan ere salgai jarriko dituzte: 20:00etan, Labeaga aretoko leihatilan.
Opera emanaldia
Martxoa bukatzear da, baina Zugastirena ez da Urretxu eta Zumarragan martxorako antolatu duten azken musika ekitaldia. Izan ere, hilaren 30ean Madama Butterfly opera emango dute zuzenean Londresko Royal Opera House aretotik. Emanaldia 20:15ean hasiko da.