Zubizarreta-Mariezkurrena eta Garcia, Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietara
Iker Mariezkurrena (Telletxearen ordezkoa) eta Zubizarreta ataundarra Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietara sailkatu ziren atzo. Prado eta Arratibel ataundarrari 22 eta 14 irabazi zieten. Berriozarreko atzelariak indar handiarekin hasi zuen
Iker Mariezkurrena (Telletxearen ordezkoa) eta Zubizarreta ataundarra Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietara sailkatu ziren atzo. Prado eta Arratibel ataundarrari 22 eta 14 irabazi zieten.
Berriozarreko atzelariak indar handiarekin hasi zuen partida, pilotakada latzak jo zituen eta Zubizarreta egoki baten laguntzaz, partida lehertu zuen, 7-0 eko partzial batekin. Ataundarren arteko derbian, Arratibeli kosta egin zitzaion partidan sartu eta pilotalekuan kokatzea eta gauzak horrela, Pradok ere ez zuen jokoan sartzeko aukerarik izan.
Baina pixkanaka-pixkanaka, atzelari gorria partidari neurria hartzen joan zitzaion eta euren pilota jokoan jarriz eta pilota pare bat aldiz bikain moztuz, lehen susperraldi bat izan zuten markagailuan 9-13 gerturatuz. Mariezkurrenak ere behartu gabeko hutsen bat egin zuen eta partidak oreka izan zezakeela ematen zuen, baina partida hasieraren zama astunegia zen eta Zubizarreta-Mariezkurrena izango dira Urbieta-Olaizola III-ren aurkariak apirilaren 5eko finalerdian. Aurretik, datorren astean, Salaberria-Gorrotxategi eta Santxo-Quina (zumarragarra) lehiatuko dira apirilaren 12ko lehen finalistak nortzuk diren erabakitzeko.
Promesa mailako lau eta erdiko finalerdiak ere erabakita geratu ziren atzo. Alberdik Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du datorren asteazkenean eta Aranguren eta Garcia izango dira beste bi finalerdietako lehiakideak. Atzo, azken honek 22 eta 10 irabazi zion Elolari.