Partida gehiena jokatu dute Gernikaren zelaian eta amaieran markagailua 32-6 geratu da goierritarren alde
Ampo Ordizia taldeak Gernika R.T taldeari irabazi dio gaur Altamirako zelaian (32-6). Ikusmina sortu du euskal derbiak eta 130 bat ikuslek bete dituzte harmailak. Ordiziarrak jaun eta jabe izan dira hasieratik; nagusitasun horren isla izan da partida gehiena gernikarren zelaian jokatu izana. Ordiziarrek erasora jokatu dute eta gernikarrek defentsa sendoa zeukaten arren, haien defentsa apurtu dute Ampokoek. Lehenengo zatian bi entsegu egin dituzte ordiziarrek eta hirugarrena egiteko kinkan egon dira. Bigarren zatian erasoan saiatu dira gernikarrak, baina ez dute lortu markagailua berdintzen. Hirugarren entseguarekin partida bereganatu dute etxekoek eta laugarren entsegua egin ere. Lau entseguokin lau puntu lortu dituzte Ampokoek eta erasoko bonusa ere bai. Joaneko partidan gernikarrak izan ziren nagusi; nork bere zelaian erakutsi du, beraz, bere nagusitasuna.