Elkarrekin bazkaltzen Martxoan Bertsoako finalaren atarian
Urretxuko Apain tabernan elkartu dira Martxoan Bertsoa ekimenean parte hartu izan duten Urretxuko, Zumarragako, eta Gabiriako hainbat bertsolari. Bazkaria gaur gaueko bertso finalaren atarikoa da. Aurtengoa 15. ekitaldia da eta
Urretxuko Apain tabernan elkartu dira Martxoan Bertsoa ekimenean parte hartu izan duten Urretxuko, Zumarragako, eta Gabiriako hainbat bertsolari. Bazkaria gaur gaueko bertso finalaren atarikoa da. Aurtengoa 15. ekitaldia da eta era berezian ospatu nahi zuten. Bazkarira 40 bat lagun bildu dira eta ondoren, “gero gerokoak” bazkaltzen ari den bertsolari baten esanetan. Gero gerokoen artean bertso poteoa dago, Urretxuko tabernetan bazkariaren ostean egingo dutena. Gauean, 23:00etatik aurrera aurtengo Martxoan Bertsoaren finala jokatuko da Gaztelekuan. Indarrak neurtuko dituzte Urretxuko eta Zumarragako nesken taldeak (Amaia Iturriotz, Sara Bidarte eta Iraitz Sarasola), Zarauzko taldeak eta Bortzirietakoak.












