Benjamin, kimu eta haur mailako txirrindulariek parte hartu dute Eskolarteko txapelketan
Gaur Eskolarteko txirrindu proba egin dute Ormaiztegin eta gazteetan gaztetxoenek meritu handiz bete dute nork bere ibilbidea. Benjaminak sailkapenik gabe bi itzuli eman dizkiote 800 metroko ibilbideari. Kimuek sei itzuli eta haurrek 12.
70 bat haur aritu dira, espero baino gutxiago, izan ere eguraldiak ez du batere lagundu. Ordizia, Tolosa, Zizurkil eta Andoaingo taldeetako txirrindulariak lehiatu dira.
Irabazleak honakoak izan dira:
KIMUAK
Neskak:
- Arene Perez (Ampo)
- Uxue Nazabal (Limousin)
Mutilak:
- Beñat Atin (Ampo)
- urko Vidal (Limousin)
HAURRAK
Neskak:
- Laiene Pikabea (Andoain)
- Amaia Zufiria (Ampo)