Ostegunean emango dute, sarrera irekia da baina aldez aurretik tokia eskatu behar da
Legazpiko Chillida lantokia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Oreka sailak
Gipuzkoan Eginak ekimena gauzatzen ari da. Gipuzkoako gizarteak belaunaldiz belaundi erakutsi duen gaitasunari azpimarra egin nahi diote, baita ezagutzaren alde egin dituen ahaleginak eta apustuak ere. Ekimen hori ikus-entzunezko sail batean gauzatzen ari dira. Ikus-entzunezko horietan Gipuzkoako industriaren iragana, oraina eta geroa islatu nahi dute, baita bertako gizon-emakumezkoen egin duten lana ekonomiaren garapenean. Ikus-entzunezko horien bigarren atala aurkeztuko dute ostegunean Legazpiko Chillida Lantoki-Museoan. Aurkezpena 19:00etan izango da eta Legazpiko industri ondarean sakonduko dute.
Ikus-entzunezkoan Legazpiko industria-ehunaren iragana, oraina eta geroa ezagutzera emango dituzte. Iraganetik Bellota eta Zorrotz, egungotik zenbait proiektu hartuko dituzte ekintzaileak eta berritzaileak direnak haien aburuz, hala nola, ISAE Ingenieria.
Aurkezpena irekia da, baina aldez aurretik izena ematea eskatu daiteke 943 21 51 77 telefonoan edo
gipuzkoaneginak@gipuzkoa.eus helbidera mezua bidalita.