Musti Taldeak Markel Bergara eta Maialen Zelaia Realeko jokalariak sarituko ditu
Musti Taldeak Markel Bergarari eta Maialen Zelaiari emango die aurten taldekide onenari saria. Ekitaldia ostegunean izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Beti bezala, Urolako jokalari bati ere emango
Musti Taldeak Markel Bergarari eta Maialen Zelaiari emango die aurten taldekide onenari saria. Ekitaldia ostegunean izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Beti bezala, Urolako jokalari bati ere emango diote sari hau. Aurten Pablo Madariagak jasoko du. Orain arte, Jon Ansotegi, Mikel Labaka, Mikel Aranburu, Xabi Prieto, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo, Aintzane Encinas, Larraitz Lucas, Sokoa Azkarate eta Sandra Ramajo Realeko jokalariek jaso dute Musti Taldearen taldekide onenari saria. Urolako jokalariei dagokienez, Oscar Zufiaurre, Ruben Calvo, Dani Zufiaurre, Alex Aristi, Ander Toquero, Ekain Aseginolaza eta Laura Corerak jaso dute.