Trans zikloa antolatu dute Goierriko Zubia taldeak eta Beasaingo Udalak
Apirilaren 8tik ekainaren 28ra bitartean izango da. Herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte.

Zezilia Herrador zinegotzia, Maddi Imaz (Goierriko Zubia), Irma Arnaiz (zinegotzia), Ekaitz Goikoetxea sortzailea.
- Apirilaren 8, larunbata. Aingeru Mayorren La necesidad de educacion sexual para comprender y aceptar la diversidad hitzaldia eta Niñas y niños liburuaren aurkezpena. Igartzako jauregian, 18:00etan.
- Maiatzak 5, ostirala. Solasaldia, ekitaldi artistikoa. Ekaitz Goikoetxeak Mikele Granderekin solasaldia egingo du. Ondoren, Mahaitasunez ekitaldi artistikoa Olaia Baigorri, Ekaitz Goikoetxea, Eduardo Zudaire eta Andoni Amadozekin. Igartzako jauregian, 19:00etan.
- Maiatzak 16 eta 17. Txindoki eta La Salle ikastetxeetan Kattalin Minerren eskutik, transexualitateari buruzko hitzaldi tailerra.
- Ekainean Dar Dar produkzioaren Bulling eta Trans inguruko antzezlana ikastetxeetan.
- Ekainaren 28an. Oraindik zehazteko daukate baina festa giroan ospatu nahi dute Igartza inguruan.