Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren bilera
2009. urteaz geroztik Urretxuko Udala Inmigrazio eta Bizikidetza Plana garatzen ari da. Helburua kulturen arteko bizikidetza bultzatzea eta aberastasun gune bat eratzea da. Orain arte kulturen azoka eta Urretxun Bizi
2009. urteaz geroztik Urretxuko Udala Inmigrazio eta Bizikidetza Plana garatzen ari da. Helburua kulturen arteko bizikidetza bultzatzea eta aberastasun gune bat eratzea da. Orain arte kulturen azoka eta Urretxun Bizi Gara ikastaroa antolatu dituzte. Herritarrek egitasmo honetan parte hartzeko aukera dute. Horretarako, Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Mahaia eratu zen. Hurrengo bilera bihar (asteazkena) izango da: 18:30ean, Aizpurunea kultur etxean. Mahaia Monica Leivak dinamizatuko du, Urretxun Bizi Gara eskolako koordinatzaileak.