Azoken eragin sozioekonomikoaren inguruko azterketaren aurkezpena Ordizian
Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean landu duten Tokiko Nekazarien azoken eragin ekonomiko eta sozialaren azterketa Gipuzkoako Lurraldearen Elikadura Estrategia baten Eremuan ikerketa lanaren aurkezpena egingo dute bihar, osteguna, Ordiziako D’Elikatuz zentroan, 15:30ean. Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzordura.