Gure Esku Dago 'herritarren ituna' lantzen ari da herrietan eta sarean
Goierriko Gure Esku Dagok ekin dio galdeketen hurrengo fasea ontzeari. 2016ko ekainean egin zen galdeketa Goierriko 23 udalerrietan —orduan 22tan—, eta orain herritarren ituna lantzen hasi da. Beasainen izan zen aurreneko ekinaldia, eta gau...
Zaldibiako batzarra Karreane kultur etxean egingo dute, gaur 19:00etan. Saio irekia izango da.
Batzarren bidez herri batzuetan garatuko dute itunaren urratsa, baina ez denetan. Oroko- rrean, Internet bidez jasoko dituzte ekarpenak eta iritziak.
Larunbatean Beasaingo Igartza jauregian izan zen aurreneko aukera, goizean. Gure Esku Dagok prestatuta dauka itunaren zirriborro bat, eta horren gai-nean eztabaidatuko dute. Apirilaren 8ra arte iraungo du eztabaida garaiak.
Hiru arlotan, 17 ideia langai
Herritarron ituna, erabakiak lantzen izeneko txostenak, 10 orrialdetan, hiru atal nagusi ditu: atariko adierazpenak, erabakia gauzatzeko printzipioak, eta adierazpena/konpromisoak.
Bakoitzean ideia jakin batzuk datoz: 6, 8 eta 3 ideia, hurrenez hurren. Prozesuan parte hartuko duen herritarrari bi zeregin eskatu dizkio GEDk: ideia bakoitzaren garrantzi edo lehentasun maila markatzeko (0, 1 edo 2 graduekin batere ez, ertaina edo altua duen), eta lauzpabost lerrotan norbere ekarpena idazteko.
Goierriko Gure Esku Dagok gaur du eskualdeko bilera, eta han zehatz daitezke herrikako batzar gehiago.













